Albisteak

Albistea

Eskolera itzulera kanpaina martxan du Bertonek

Bermeoko Txiki-erdi Enpresen Elkarteak, Bertonek, “eskolara itzultzeko gastuak eramangarriagoak izateko” eta herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin, eskolara itzultzera kanpaina martxan jarri du.  

Kanpaina honen bidez, abuztuan Bertoneko dendetan 20 euro edo gehiagoko gastua egiten dutenen artean 60 euroko 5 txeke zozketatuko dira  eskolarako beharrezkoak diren produktuak saltzen dituzten dendetan erosketak egiteko (liburu-dendak, arropa dendak, informatikakoak, optikak, inprimategiak…). 

Zozketa horretan parte hartzeko Bertoneko dendek itsulapiko bat jarriko dute eta papeleta batzuk emango dizkie bezeroei betetzeko. Era berean, papeleta betetzen duen bezeroari Bertonek, Bermeoko Udalaren laguntzarekin egindako poltsa “praktiko eta polita” emango dio. Zozketa irailaren 1ean izango da.

11 / 08 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0