Albisteak

Albistea

Rosa Elezgarai, Arantza Larrauri eta Miren Ruiz izan dira Bermeoko udal azokan 100 euro gastatzeko sarien irabazleak

 

Rosa Elezgarai, Arantza Larrauri eta Miren  Ruiz izan dira Bermeoko udal azokan 100 euro gastatzeko sari banaren irabazleak eta urtarrilaren 12ra arte Bermeoko udal azokan tiket horiek erabiltzeko aukera izango dute.

Bermeoko Udalak Berazel Bermeoko udal azokako elkartearekin elkarlanean aurten zozketa hau jarri du martxan Bermeoko udal azokan. Zozketan parte-hartzeko epea 2018ko abenduaren 1etik 31ra izan zen eta udal azokako Sollube arraindegiak, Barturen eta Landabaso harategiek, Lagun Bi urdaitegiak, Joseba fruta dendak, Bermeoko okindegiak eta Magun ile-apaindegiak parte hartu dute ekimen honetan.

Zozketa urtarrilaren 4an egin zen eta eta Mertxe Ispizua udal plazako bezeroa izan zen tiketak atera zituena.  Bermeoko udal azokan gastatzeko 100 euroko hiru sari banatu dira eta irabazleak Rosa Elezgarai, Arantza Larrauri eta Miren  Ruiz izan dira. Zorionak! 

Irune Ormaetxeak adierazi duenez, ekimen honekin eta beste batzuekin, Bermeoko plaza indartu nahi da eta sasoiko produktuak kontsumitzearen garrantzia azpimarratu, sasoiko produktuak kontsumitzea gure inguruko baserritarren onurarako delako eta gure elikadura ere hobetzen duelako. 

 

10 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0