Albistea
Infantil eta alebin mailetako Bizkaiko Igeriketa txapelketa izan zen joan den asteburuan Fadurako kiroldegian eta Bermeoko Kikunbera Igeriketa taldeak emaitza izugarriak lortu zituen, hainbat izan baitziren lortutako sariak.
Ildo horretan, Maialen Apraiz Bizkaiko hirugarrena izan da 200 metro lepoz eta 200 metro bular-igeriketan ere hirugarren postua lortu du Maialenek. Oihane Allika Bizkaiko bigarrena izan da 100 metro tximeleta, alebin mailan.
Era berean, Markel Barrenetxea Bizkaiko hirugarrena izan da 100 metro tximeletan eta lehenengo postua lortu du 200 metro tximeletan. Horrez gain, Izaro Gaubekak ere parte hartu du eta klasifikatzeko gutxienekoa lortu du 50 metro askeetan.
“Lan bikaina” egin dute Kikunbera igeriketa taldeko neska-mutilek eta horregatik Bermeoko Udalak zorionak eman dizkie.
Bermeoko Araneko Kiroldegian otsailaren 9an, zapatuan, igeriketako eskola Ligako 4. jardunaldia izango da. Horretan, Bermeoko Axpoandi eta Kikunbera taldeek eta Kosnoaga, Mungia, Sopelana, Askartza, Urdaneta, Basauri eta Bilbao Aingeruak taldeek parte hartuko dute. . “Zorte on Bermeoko taldeei!”
010 (94 617 91 00)