Albistea
Bermeoko alkateak, Idurre Bidegurenek, auzoetako herritarrei Udalaren gestioaren berri emateko agerraldia egingo du barikuan, martxoaren 24an, Almikako aterpetxean 19:00etan.
Bertan, Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, Udal Gobernuaren gestioaren berri emango du, martxan jarritako proiektuak azalduko ditu eta etorkizunean eginbeharrekoak ere zehaztuko ditu.
Aipatutako gaiak azaldu ostean, herritarrek euren iritziak, galderak eta kezkak adierazteko aukera izango dute, eta udal gobernuko kideak erantzuna ematen saiatuko dira. Hitzaldiaren helburua da “auzoetako herritarrek Bermeoko Udalaren egoerari eta gestioari buruzko informazio zuzena, gardena eta lehen eskukoa izatea”.
Bermeoko Udalak auzotar guztiak gonbidatu ditu agerraldian parte hartzera, “Bermeo, gure herria, danon artean eraikitzeko”.
010 (94 617 91 00)