Albistea
Bermeoko Udalak jakitera eman gura du eten egin duela peoien, ofizialen edo/eta gidarien lan poltsan izena emateko epea, Eusko Jaurlaritzatik jaso den abisu baten ondorioz
Udal arduradunek gogorarazten dute lan poltsa horiek arautzen dituzten oinarriak eta deialdia 2019ko irailaren 26an argitaratu zirela Bizkaiko Aldizkari Ofizialeko 184. Zenbakian; hau da, eskaerak aurkezteko epea 2019ko irailaren 27an hasi eta urriaren 10ean amaitu zen. Ondoren, udalaren beharrizanetara egokitzen den lan poltsa bat osatzeko asmoz, 2022an eta 2024an hautaprobetan parte hartzeko epea berriro zabaltzea erabaki zen. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak esandakoarekin bat egitea erabaki du udalak, interes orokorra bermatu nahian, ez baita zuzena amaituta dagoen epe bat zabaltzea.
Beraz, Bermeoko Udalak hautaketa prozesua arautzen duten oinarri berriak egingo ditu, eta izena emateko epe berri bat zabalduko du aurrerantzean, “ahalik eta arinen”.
Datozen asteetan izena eman duten horiei guztiei itzuliko zaie ordaindu duten 4,06€-ko tasa. Bermeoko Udalak barkamena eskatu gura du sortutako eragozpen guztiengatik
010 (94 617 91 00)