Albistea
BERMEOKO UDALAK KONTZENTRAZIOA DEITU DU AZAROAREN 25EAN, ANDRAZKOENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNEAN
Bermeoko Udalak Andrazkoenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko egunean, azaroaren 25ean, barikuan, kontzentrazioa deitu du Goiko Plazan eguerdiko 12:00etan.
Kontzentrazioa hasi aurretik Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, adierazpen instituzionala irakurriko du, eta Urdaibai arraun elkarteak eta herriko ikastetxeek parte hartuko dute bakoitzak landutako ekintzekin. Horrez gain, parte hartzaileei puntu morea duten pegatinak banatuko zaizkie, eta kontzentrazioa bukatutakoan globo lilak askatuko dira.
Kontzentrazioa Bermeoko Udalak antolatu du, Erroxape Emakumeen Elkartearen; Sareginek, Bermeoko Feministen Sarien; Urdaibai arraun elkartearen, eta herriko ikastetxeen, laguntzarekin.
Ildo berean, astean zehar kartelak eta puntu moreak banatuko dira Udaleko eraikinetan, Berton elkartean, Alde Zaharreko eta Portuko tabernetan, ikastetxeetan, Erroxape emakumeen elkartean, eta herriko beste gune batzuetan.
Ekimen horiekin Bermeoko Udalak andrazkoenganako aurkako indarkeriaren gaitzespena eta horrekin bukatzeko duen konpromisoa agertu nahi ditu.
Ildo berean, Sareginek, Bermeoko feministen sariek, azaroaren 25ean, barikuan, arratsaldeko 19:30ean, elkarretaratzea deitu du Lameran, harrizko bankuaren parean, eta euria egingo balu, Taraskan.
Bestalde, , Erroxape Emakumeen Elkarteak antolatutako zine zikloaren barne, azaroaren 24an, eguenean, ‘Las mujeres de verdad tienen curvas’ filma proiektatuko da. Pelikula horrek emakumeei ezarritako edertasunaren estereotipo eta kanonen inguruan hitz egiten du. Ondoren, estereotipo horiek gure egunerokotasunean dituzten ondorio gogorrei buruz berba egingo dute Naroa Argoitia Emagin elkarteko kidearekin.
Bermeoko Udalak, Sareginek eta Erroxape Elkarteak herritarrei dei egin die Andrazkoenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna dela eta antolatutako ekintza guzti horietan parte hartzera.
010 (94 617 91 00)