Albisteak

Albistea

Nazioarteko Liburu Eguna ospatzeko ipuin kontalariaren saioa eta liburuak oparituko dira Udal Liburutegian barikuan

 

Nazioarteko Liburu Eguna ospatzeko, Bermeoko Joxe Miel Barandiaran Udal liburutegiak, barikuan, apirilaren 22an, bere erabiltzaileen artean liburuak oparituko ditu, agortu arte. Horrez gain, ipuin kontalariaren saioa egongo da arratsaldeko 18:00etan. 

Umeen ipuin kontalaria Apika taldeak eskainiko du. Talde honek ipuin  kontaketa bera eta antzerkigintza konbinatzen ditu publikoaren interakzioa bilatuz. Horrela, saio aktiboak, ludikoak eta parte hartzaileak sortzen dituzte.

Pertsonaia eta ipuinen bidez, liburuarenganako hurbiltze positiboa lortu nahi dute, eta aldi berean, jorratzen duten gaiaren inguruan hausnarketa ere.

Ipuin kontalariaren saioa lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago, dohainik da eta edukiera 50 eserlekukoa da.

19 / 04 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0