Albistea
Bermeon, 2019ko urriaren 18an.- Bermeoko Udalak gaur goizean onartu ditu 2020rako ordenantza fiskalak. Ezohiko bilera egin ostean, onartuta geratu dira zerga eta tasa berriak. Onartutakoak hauek dira:
Zergak:
-Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ/IBI)
o Etxebizitza hutsei ezarritako %50eko errekargua kendu da.
o Ezaugarri Berezien Ondasun Higiezinei aplikatu beharreko tipoa eguneratu da. Tipo barria %0,50.
-Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga
o Zergaren tarifan %1,5eko igoera
-Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga
o Zergaren tarifan berdin gelditzen da
-Instalakuntza, Eraikuntza eta Obren gaineko Zerga
o Zergaren tarifa berdin gelditzen da
-Ekonomia Jardueren gaineko Zerga
o Zergaren tarifa berdin gelditzen da
Tasak:
-Orokorrean, tasetan, %1,5eko igoera onartu da
o Salbuetsitako tasak:
§ Establezimenduak irekitzeko udal jardueraren tasa
§ Udal azokaren tasa
§ Bermibus zerbitzuaren tasa
§ Animalien adopziorako zerbitzuen tasa
§ Azterketetan aurkezteagatik agiriak emoteagatik udal zerbitzuaren tasa
-Jarduera ekonomiko berriak zabaltzeko bideraturiko hobariak edota neurriak onartu dira:
o Udal azokan zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasan: baimen berriak emateagatik 6 hilabeteko kadentzia ordainketan.
o Obra lizentzietan, kuotaren %50eko murrizketa herri barruko merkataritza-lokaletan jarduera berriak irekitzeagatik.
o Industria gunetik kanpo jarduera berriak irekitzeagatik sastar batze zerbitzuaren tasan %50eko murrizketa lehenengo urtean
010 (94 617 91 00)