Albisteak

Albistea

Aita Guria baleontzian 'Moby Dick' bakarlariaren eta Nebbian bikotearen kontzertuak ekainaren 5ean, barikuan

Bermeoko Aita Guria Baleontzia, lehenengo aldiz, kontzertuen eszenatoki bihurtuko da ekainaren 5ean, barikuan, izan ere, bertan Eneko ‘Moby Dick’ bakarlariak eta Nebbian bikoteak kontzertuak eskainiko dituzte. Kontzertuekin gozatzeaz gain, txakolina eta Bermeoko kontserbak dastatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek leku paregabe honetan, Dalataren eskutik.

Kontzertuak 19:30etik 22:00etara izango dira eta sarrera 10 eurokoa izango da. Sarrerarekin batera lehenengo pintxo eta txakolina hartu ahal izango dute parte hartzaileek.

Sarrerak Bermeoko Turismo Bulegoan eta Gernikako Arima tabernan eskuratu daitezke. Aforoa mugatua da, 50 eserlekukoa, hain zuzen  ere. Ekimen hau Dalatak, Gazte Asanbladiek eta Bermeoko Aita Guria Baleontziak elkarlanean antolatu dute.

XVII. mendeko baleazaleen bizimodua erakusten duen Aita Guria Baleontzia ekimen ezberdinen eszenatoki bihurtu da, esate baterako, hegaluze eta hegalaburren ezberdintasunak ezagutzeko dastatzeak egiteko gune bilakatu da, umeen tailerrak eta ikuskizunak hartu ditu eta orain kontzertuen eszenatoki ere izango da. 

 

 

29 / 05 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0