Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak 2024ko udal aurrekontuetan parte hartzeko prozesua abian jarri du

-Udalak 50.000 € bideratuko ditu herritarrek aukeratutako ekimena gauzatzeko 

Bermeon, 2023ko azaroaren 07an- Bermeoko Udalak 2024ko aurrekontu partehartzaileetan parte hartzeko prozesua jarri du martxan, horri horrela, herritarrek azaroaren 13tik 30era bitartean proposamenak egiteko aukera izango dute. Proposatzen diren proiektuak honako ezaugarriak bete beharko ditu, alegia, interes orokorrekoak izan behar dira, Udalaren ahalmen eta eskuduntzen barruan egon behar dira eta gehienez 50.000 €-ko kopuru horretan egingarriak izan beharko dira. Hautatutako proiektua zenbateko horretara iristen ez bada, gainerakoa, proposamen zerrendako beste proiektu batera bideratuko da. Gainera, inbertsio bat edo urte beteko kontratua izan behar da.

Bozketan parte hartzeko, herritarrak Bermeon erroldatuta behar dute izan, eta NAN agiria duten adin guztietako pertsonak parte hartu ahal izango dute. Abenduaren 4tik 10era bitartean proposamenen azterketa burutuko da eta Abenduaren 18tik 29ra bitartean azken bozketa burutuko da proiektu irabazlea aukeratzeko. Urtarrilaren 8tik 12ra proiektu irabazlearen berri emango da.

Proposamenak fisikoki (Berh@z-eko bulegoan, Kultur Etxeko sarreran, Liburutegian, Kiroldegian, Zaharren egoitzan), etxebizitza guztietara bideratuko den inprimakia erabilita, zein elektronikoki, dokumentu berean agertzen den QR kodigoa erabilita egiteko aukera eskainiko da.

07 / 11 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0