Albistea
Bermeoko Udalaren Musika-Eskolak matrikulazio epea ireki du ekainaren 11ra arte. Horrela, lau urtetik aurrera, lehen zikloan matrikulatzeko aukera dago eta ikaslea, “musikarekin kontaktu bizian, kantua ardatz hartuta, musikara hurbilduko da”. Horrez gain, sei urteko ikasleek instrumentu tailerra izango dute.
Bigarren zikloan, haur, gazte zein helduk, musika ikasi ahal izango dute Bermeoko Udalaren Musika Eskolan. Gainera, bakarka edo taldean musika egiteko aukera zabalik dago.
Bermeoko Udalaren Musika-Eskolak azaldu duenez, honako instrumentuen ikasketak eskaintzen ditu: tronpeta, bonbardino, klarinetea, flauta, saxofoia, txistu, alboka, silbotea, akordeoi, trikitixa, panderoa, gitarra, piano, biolina, biolontxeloa, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria. Horiez gain, hizkuntza musika eta koroa (txikia, gaztea, heldua).
Hortaz, Bermeoko Musika Eskolak musika ikasi nahi duten guztiei izena ematera animatu die eta “musika sentitu, bizi eta gozatzera”.
010 (94 617 91 00)