Albistea
Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, Bermeoaldeko Behargintza barne, atzerrian praktikak egiteko 20 beka GLOBAL TRAINING eskainiko ditu gazteen profesionaltasuna eta nazioartekotzea sustatzeko asmoz. Programa honetan izena emateko epea uztailaren 27ra arte dago irekita eta eskaerak www.becasglobaltraining.eus bidez egin behar dira.
Global Training programak mugikortasun transnazionala sustatzen du eta unibertsitate tituludun eta goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beheragoko gazteei zuzenduta dago.
GLOBAL TRAINING programaren bidez, gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie euren profil akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta jardueratan. Beka gutxienez 8 hilabetekoa izango da, lan errealitatea ezagutzeko aukera ahalbidetuz.
Sektore ezberdinen artean ondorengo jarduera-eremuak azpimarratu behar dira: I+D+i, ikus-entzunezkoa, Digitala etaTics, kalitatea, Nekazaritzako elikagaiak, Metal-mekanikoa, Energia…
Deialdi honetan parte hartzen duten gazteek garrantzi handiko proiektuetan parte hartu ahalko dute, honako arloekin lotura zuzena dutenak: ingeniaritza (elikadura-teknologikoa sektorea); Ura eta Energiaren kudeaketa integrala, trenbide ingeniaritza, SAP Business One aplikazioa garatu eta martxan jartzeko proiektuen koordinazioa eta kontrola; AEBetan merkataritza delegaritzen eta zentro logistikoen irekieran lankidetza sustatzea; tresna elektrikoen moldaketa teknologikoa; digital marketing-a; Mobile Application Development-a; polimeroen ingeniaritza; ingeniaritza elektrikoa; ingeniaritza automatikoa; telekomunikazioen ingeniaritza eta kazetaritza, besteak beste.
Global Training Beken programak gazte gaituei prestakuntza eta aukera profesionalak eskaini dizkie euren lan-merkaturatzea ahalbidetuz, eta erraztuz. Aurreko edizioetan parte hartu duten gazteen 80%ak lan-merkaturatzea lortu du. GLOBAL TRAINING programak Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren diru-laguntza du.
Informazio gehiago 94 424 32 23 telefonoan, garapen@garapen.net helbide elektronikoan eta www.bermeo.eus webgunean.
010 (94 617 91 00)