Albisteak

Albistea

Lamerako kantina ustiatzeko deialdia zabaldu da.

2018tik zarratuta dagoen Lamerako kantina balioan jarri eta haren erabilera ekonomikoa bultzatu asmoz, Bermeoko Udalak berori ustiatzeko deialdia zabaldu du. Emakida hau lehia askean esleituko da, enkante bidez. Lizitaziorako gutxieneko tasa 3.668,00 eurokoa izango da urteko, eta emakidadunak hiru hilean behin ordaindu beharko du eskainitako urteko kanona.

Lamerako kioskoak 13 m2-ko azalera dauka, eta haren erabilera merkataritzara zuzendutakoa izan beharko da.

Emakida 15 urterako izango da, administrazio agirian formalizatzen denetik hasita. Interesa daukatenek maiatzaren 30era arteko epea daukate eskabideak egiteko; Berhaz bulegoan edo Bermeoko Udaleko kontratatzailearen profilean egin daitezke eskabideak.

Informazio guztia Bermeoko Udalaren webgunean aurkitu daiteke: https://labur.eus/37Oi9

07 / 05 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0