Albistea
Bermeoaldeko Behargintzak otsailean ere enplegu jardunaldiak antolatu ditu langabetuei, lana bilatzerako prozesuan, laguntza eta aholkularitza eskaintzeko helburuarekin. Jardunaldiak bi egunetan izango dira, otsailaren 12an eta 26an (eguenak), hain zuzen be, Bermeoko Behargintzan (Zubiaur Tar Kepa 26-28, 1go solairua).
Otsailaren 12ko saioa 10:00etatik 13:00etara izango da eta lan elkarrizketa nola prestatu jorratuko da. Otsailaren 26ko saioa ere 10:00etatik 13:00etara izango da eta bertan psikoteknikoak eta talde dinamikak landuko dituzte.
Behargintzak gogoratu duenez, gaur egungo krisiaren ondorioz, egoera ezberdinak bizi dituzten langabetuak daude eta, horregatik, “askok zailtasunak dituzte lana bilatzeko momentuan eta laguntza behar dute”. Hori dela eta, Behargintzak enplegu jardunaldi hauek antolatu ditu lan bilketa aktiboan interesa duen edozein pertsonari zuzenduta. Bertan laneratze gaitasunak eta teknikak landuko dituzte.
Interesa duten pertsona guztiak Behargintzako bulegoetara joan behar dira edo bere telefonora deitu behar dute. ( tel: 94 6179190 behargintza@bermeo.org).
010 (94 617 91 00)