Albistea
Bermeoko Alde Zaharreko hainbat kaleetako gas naturalaren horniketarako lanak urtarrilaren 7ra arte atzeratzen dira Naturgasek Bermeoko Udalari jakinarazi dionez.
Nahiz eta hasiera batean azaroaren 24ean hastea aurreikusten zen eta, Gabonak direla eta, abenduaren 19tik urtarrilaren 7ra arte lanak geldiaraztea, azkenean lanak urtarrilaren 7an hastea erabaki du Naturgasek.
“Naturgasek azaldu digunez, arazo teknikoak direla medio, Gabonetan Alde Zaharreko kaleak irekita egotea bermatzeko erabaki dute lanak urtarrilaren 7ra atzeratzea”, azaldu du Bermeoko Udalak.
Hortaz, gas naturalaren sarea Alde Zaharrean osatzeko lanak Gabonak igarota hasiko dira Andra Mari, Aurrekoetxea, Bidebarrieta eta Talakoetxea kaleetan, eta hauek hiru hilabetetan bukatuta egotea aurreikusten da.
Lan hauek direla eta, Alde Zaharrean trafiko norabide aldaketak egongo dira eta kale batzuk egun batzuetan itxi egin beharko dira. Horretarako seinaleztapen egokia ezarriko da herritarrei informatzeko. Hoditeriak jartzeko, galtzada-harriak, espaloiak … kendu beharko dira, lanak irauten duten bitartean. Guzti hau hesiekin eta seinale ezberdinekin adieraziko da.
010 (94 617 91 00)