Albisteak

Albistea

Landatxuko eskailerak konpontzeko lanean ari da Bermeoko Udala

Landatxuko eskaileren egoera konpontzeko lanean ari da Bermeoko Udala. Lanak joan den astean hasi ziren eta hilabete baten bukatzea aurreikusten da, Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.

Ibarrolazak azaldu duenez, udal arkitektoak Baztarreko ibilbidetik Landatxuko etxeetara doan pasabidearen egoerari buruzko txosten bat egin zuen. Izan ere, Baztarretik beherantz dagoen maldan, gunea txukuntzeko garbiketa lanak eta sasitza kentzeko lanak egin zirenean, hormigoizko estruktura agerian utzi zuten eta, horrela, bere egoera ez zela ona ikusi zen. 

“Hormigoizko estrukturaren egoera txarra zela eta, segurtasuna bermatzeko bere konponketa beharrezkoa zela ikusi genuen”, esan du Zerbitzuetako zinegotziak. 

“Horrela konponketa lanak ahalik eta arinen hasi ditugu, hauek hilabete batean bukatzea aurreikusten dugu egituraren egoera konponduz eta segurtasuna bermatuz”, nabarmendu du. 

 

 

15 / 06 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0