Albistea
Ines Bengoak ipuin kontalariak ipuin saioa eskainiko du, barikuan, maiatzaren 3an, Bermeoko Udal Liburutegian, arratsaldeko 18:00etan.
Saio honetan Ines Bengoak ipuin tradizionalak kontatuko ditu. Ipuin Tradizionalak aspaldiko istorioak dira gaur egungo neska-mutilei kontatuta. Txano-gorritxo, Mari Errauskin eta Katu Botadunaz gain, hain ezagunak ez diren beste hainbat ipuin ere badira, neska-mutilek ondo disfrutatuko dituztenak.
Ipuin kontalariaren saioa lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta edukiera 50 eserlekukoa da. Sarrera dohainik da.
010 (94 617 91 00)