Albistea
Bermeoko Behargintzak Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez, kudeatzen ari da Juego de Tronos-ek Bermeoko Gaztelugatxeko San Juanen egingo duen grabaziorako behar dituen peoi lanpostuak.
Irune Ormaetxeak, Bermeoko Merkataritza eta Turismo zinegotziak, azaldu duenez, ‘Juego de Tronos’-eko produktoreak Bermeoko Udalari peoiak behar dituela komunikatu dio eta kudeaketa horiek Behargintzaren bidez egin dira.
Horrela, adierazi duenez, Behargintzak Lanbideko zerrendetara jo du langabetuei lehentasuna emanez eta produktoreak eskatutako baldintzak betetzen dituzten Bermeo eta inguruko herrietako pertsonen curriculumak bidali dizkie ‘Juego de Tronos’-eko produktoreari. Izan ere, produktorea da hautaketa prozesua eta kontratuak egiten dituena.
Produktoreak beste lanpostu batzuk behar baditu Bermeon egingo duen grabaziorako, Behargintzaren bidez berdin kudeatuko direla adierazi du Ormaetxeak.
Joan den irailaren 6an ‘Juego de Tronos’-eko segurtasun enpresak begirale eta segurtasun laguntzaileen aukeraketa prozesu bat egin zuen Bermeoko Behargintzan.
010 (94 617 91 00)