Albistea
Musikarekin gozatzeko aukera izango dugu apirilaren 9an, martitzenean, Bermeon; izan ere, haize bandak II. mikrokontzertua eskainiko du 19:00etan udal musika eskola aurrean.
Kontzertu horretan, musika eskolako haize instrumentu joleek, Bermeoko Fanfarreako kideekin batera prestatutako bost pieza joko dituzte, eta guztira 40 musikari inguruk parte hartuko dute ordu erdi iraungo duen saio honetan.
Hortaz, giro ederra izango da, eta Bermeoko Udalaren Musika Eskolak herritarrak kontzertu honetara gonbidatu ditu, musikarekin zuzenean ondo pasatzeko aukera eskainiko duelako.
010 (94 617 91 00)