Albistea
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak turismo enpresen modernizazio eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programa abian jarri du eta Behargintzak bideratuko ditu laguntza hauek.
Aipatutako laguntza-programa horren helburua da Turismo enpresen modernizazioa eta lehiakortasuna hobetzeko 2015eko abuztuaren 12tik aurrera egiten diren inbertsio proiektuak diruz laguntzea.
Onuradunak dira honako jardueren barruan dauden enpresa txiki eta ertainak:turismo alojamenduko enpresak; jatetxeak, tabernak, kafetegiak; bidai agentziak; turismo garraioko enpresak; turismo aktiboko enpresak; kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak eta turismo giden enpresak. Eskabide epea 2016ko apirilaren 12tik maiatzaren 13ra arte da izango da.
Interesa dutenek Behargintzan informazioa jaso ahal izango dute, izan ere Behargintzak tramitatuko ditu diru-laguntza hauek (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1; telef. 96 617 9190, prospekzioa@bermeo.eus)
010 (94 617 91 00)