Albisteak

Albistea

'Hauspoaren dantza' hitzaldi musikatu dantzatua azaroaren 24an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

 

Azaroaren 24an, barikuan, Korrontzi taldeko Agus Barandiaran eta Izaskun Iturri dantzariaren eskutik ‘Hauspoaren dantza’ hitzaldi musikatu dantzatuarekin gozatzeko aukera izango dugu Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, 19:00etatik aurrera. 

Bertan, Agus Barandiaranek trikitixa eta dantzaren inguruan hitzaldia eskainiko du, euskal erritmo eta dantzak azalduz. Agus Barandiaranen musikari Izaskun Iturri dantzari eta irakasleak lagunduko dio dantza erakusketarekin. 

Hauspoaren dantza’ ekimenean trikitixaren historia laburra denboran barne azaltzeaz gain, trikitixaren erritmo tradizionalak eta euskal musikaren erritmoak azalduko dira haien dantzen erakustaldiekin. Amaieran, galderetarako eta solasaldirako tartea egongo da. 

Ekimen honen sustatzaileek adierazi dutenez, ‘Hauspoaren dantza’-ren helburu nagusia da herritarrak sentsibilizatzea Euskal Herrian sortu eta ekoiztutako musikaz, egungoaz zein iraganekoaz, euskal musikaren ezagutza, estimazioa eta presentzia soziala indartzeko. 

Agus Barandiaranek Korrontzi folk talde famatua sortu zuen, Euskal Herriko musika tradizionala eta herrikoari bultzada emateko helburuarekin. Beti trikia oinarri hartuta, antzinako doinuetan babestutako Euskal Herriko folk musikari gaurkotasuna erantsi dio Korrontzi taldeak. Gaurkotasun hori emateko, trikitixatik aparte beste zenbait musika tresna ere erabiltzen dituzte: mandolina, baxua, perkusioa… 

Barandiaranek Korrontzirekin hainbat sari irabazi ditu, esate baterako, Europako folk talderik onenarena. Gaur egun Korrontzik 60 kontzertu inguru eskaintzen ditu Euskal Herrian zein atzerrian. 

‘Hauspoaren dantza’ ekimenaren sarrera dohainik da, aforoa bete arte. Bermeoko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu hitzaldi musikatu dantzatu honetara; izan ere, gure kultura ezagutzeko eta musika eta dantzarekin gozatzeko aukera paregabea eskainiko du. 

14 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0