Albistea
Bermeoko Udalak asfaltatze lanen kanpaina hasi du, eta, Benito Ibarrolazak, alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak, adierazi duenez, lan horien helburua da kaltetutako guneak konpontzea. Asfaltatze lan horiek honako kaleetan egiten ari direla gaineratu du: Bermeoko kiroldegiko bidean eta inguruan; Aritzatxu bidean; eta zeharbidean, hau da, Zubiaur tar Kepa kalean, Aritzatxu bidea eta sarrerako biribilgunearen artean.
Horrez gain, Ibarrolazak azaldu duenez, herriko hainbat kaleetan dauden zuloak eta zenbait akats konponduko ditu Udalak. Lan horiek, besteak beste, Arresi, Atalde, San Martin, Talan eta Teodoro Anasagasti kaleetan egingo ditu Udalak.
Bestalde, alkateordeak adierazi duenez, irisgarritasuna hobetzeko, ibilgailuen abiadura murrizteko eta segurtasuna bermatzeko, Bermeoko Udalak zeharbideko hiru zebrabide eta Artike kaleko beste bat goratuko ditu eta espaloiaren neurrian jarriko ditu.
Lan horiek guztiak egiteko epea lau astekoa da, beti ere eguraldiak laguntzen badu. Asfaltatze lanak amaituta, margo-lanak hasiko ditu Bermeoko Udalak.
010 (94 617 91 00)