Albistea
Gune ezberdinen irisgarritasuna bermatzeko plangintzaren barne, hainbat ekimen egiten ari da Bermeoko Udala. Horien artean, Bermeoko udal liburutegi aurreko zebra bidearen pareko espaloia egokituko du irisgarritasuna bermatzeko eta herritar guztientzat, ezintasun bat dutenentzat ere, sarrera erraza izateko, izan ere, gune horretan pertsona asko ibiltzen dira eta guztien irisgarritasuna bermatu beharrekoa da.
Era berean, udal azokako parking aurreko zebra bidearen pareko espaloia ere egokitu du Bermeoko Udalak irisgarritasuna bermatzeko eta pertsona guztiak arazo barik bertatik ibili ahal izateko.
Benito Ibarrolazak, Zerbitzuetako zinegotziak, adierazi duenez, ekimen horiek gune ezberdinen irisgarritasuna bermatzeko plangintzaren barne ematen ari gara herritarren beharrizanei erantzuna emateko helburuarekin.
010 (94 617 91 00)