Albistea
Bermeoko Udalak herritarrei egindako gestioaren berri emateko agerraldia egingo du azaroaren 27an, martitzenean, Nestor Basterretxea Aretoan arratsaldeko 19:30ean.
Bertan, Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, parte hartuko du eta azken hilabeteetako balorazioa ezagutzera emango du. Ildo horretan, Udal Gobernuak martxan jarritako proiektuak eta aurreikusten dituen ekimenak ere azalduko ditu.
Bidegurenek adierazi duenez, “gai horien eta beste batzuen berri eman nahi diegu herritarrei”. “Ondoren, euren iritziak, galderak eta kezkak adierazteko aukera izango dute eta Udal Gobernuko kideak horiei erantzuna ematen saiatuko gara”, adierazi du.
Bere esanetan, “hitzaldiaren helburua da herritarrek Bermeoko Udalaren egoerari eta gestioari buruzko informazio zuzena, gardena eta lehen eskukoa izatea”. Beraz, bermeotar guztiak gonbidatu ditu agerraldian parte hartzera, “Bermeo, gure herria, denon artean eraikitzen jarraitzeko”.
010 (94 617 91 00)