Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak gidari, ofizial eta peoien lan poltsa zabalduko du bihar

  • Interesa daukatenek bihar (urtarrilak 19) hasi eta otsailaren 1era arteko epea izango dute izena emateko

Bermeoko Udalak berriro ekingo dio gidari, ofizial eta peoien lan poltsa lehiaketa-oposizio bidez eratzeari. Aukeratze prozesuan parte hartzeko eskaera orriak aurkezteko epea 10 lanegunekoa izango da, bihar (urtarrilak 19) hasi eta otsailaren 1era bitartekoa. Eskaerak Bermeoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira, eta 4,06 euro ordaindu beharko dira.

Hautagaiek eskaera orriaren atal guztiak bete beharko dituzte eta aditzera eman beharko dute parte hartzeko eskakizun guztiak betetzen dituztela.

Peoiek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Eskola ziurtagiria edo baliokidea
  • 1. Hizkuntza eskakizuna.
  • Gidabaimena (B)
  • Tasak ordainduta izatea: 4,06 euro. 

Gidariek honakoak:

  • Eskola graduatua, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokidea.
  • 1. Hizkuntza eskakizuna.
  • Gidabaimena (C) kamioikoa
  • Tasa ordainduta izatea: 4,06 euro.

Ofizialek hurrengoak:

  • Eskola graduatua, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokidea.
  • 1. Hizkuntza eskakizuna.
  • Gidabaimena (B)

Tasa ordainduta izatea: 4,06 euro

Bestalde, eskaera orriagaz batera, hautagaiek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte: deialdian parte hartzeko eskatu den tituluaren fotokopia, eskatutako hizkuntza eskakizunaren ziurtagiria,eta aukeratze prozesurako aurkezten diren merituen zerrenda.

2019 eta 2022 deialdietakoentzat ezohiko epea

Udalak 2019an zabaldu zuen gidari, ofizial eta peoien lan poltsa, hala ere, pandemiagatik ez zuen aurrera egin. Ondoren, 2022an berriro zabaldu zen beste deialdi bat, eta orduan ere bertan behera geratu zen udalaren lan kargatik. Hala eta guztiz ere, 2019 eta 2022. urtean izena eman zutenek aukera berri bat daukate aurtengo deialdian, eta aukera izango dute merezimendu berriren bat aurkezteko, horrela gura baldin badute. Horretarako, ezohiko epe bat izango dute, otsailaren 2tik otsailaren 15era. Eskaera orria berriro bete beharko dute, baina ez dute tasarik ordaindu behar izango, aurretiaz ordainduta daukatelako.

“Bermeoko Udalak lan poltsak eratzeko eta osatzeko beharrizana ikusten du, eta, horregatik, helburuetako bat da, ahal den heinean, deialdi desberdinak egitea. Herritarrak zein ingurukoak animatzen ditugu lan poltsan  izena ematera, etxean bertan edo etxetik hurbil lan egiteko aukera eskaintzen baitu”, adierazi du Endika Etxebarria Telleria Langileria Saileko zinegotziak.

18 / 01 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0