Albistea
San Pedro Eguna, Arrantzaleen Kofradiaren Eguna, ospatuko da bihar, ekainaren 29an, Bermeon. Ohitura den moduan, 10:15ean Bermeoko Udalbatza Bermeoko Udaletxean batuko da, Bermeoko txistularien eskutik, ‘alkate soinua’ entzuteko. Ondoren, Santa Eufemia elizara abiatuko da eta, Arrantzaleen Kofradiaren gonbidapenari erantzunez, bere presidentea eta zuzendaritza batzordea agurtuko ditu.
10:30ean, Arrantzaleen Kofradiak antolatuta, San Pedroren prozesioa egingo da Alde Zaharrean eta Portuan, Bermeoko txistulariak lagunduta, antzinako gure herriko San Pedro zortzikoarekin. Prozesioa bukatutakoan, meza izango da Santa Eufemia elizan eta, bertan, Bermeoko abesbatzaren soinuak entzuteko aukera izango da; izan ere, meza hasieran ‘San Pedro’ kanta abestuko dute eta amaieran ‘Spectrus’ abestia.
010 (94 617 91 00)