Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta

Azaroaren 25ean, goizean, herriko ikastetxeetako ikasleekin eta Erroxape Emakumeen Elkarteko kideekin elkarretaratzea egingo da eta, azaroaren 26an, Erroxape Emakumeen Elkartearen egoitzan, “Lejos del cielo” filmaren emanaldia eta osteko solasaldia egingo dira

Bermeon, 2021eko azaroaren 23an.- Bermeoko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Izan ere, azaroaren 25 eta 26rako bi ekimen aurreikusi ditu. Alde batetik, azaroaren 25eko goizean elkarretaratzea egingo da Taraskan. Bestetik, azaroaren 26an, Erroxape Emakumeen Elkartearen egoitzan zine-foruma egingo da. Gainera, Udalak mugimendu feministak deitutako mobilizazioekin ere bat egin du.

Esan bezala, etzi goizean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, elkarretaratzea egingo da. Bertan, Bermeoko Udaleko ordezkariak, Erroxape Emakumeen Elkarteko kideak eta San Frantzisko Herri Ikastetxeko, Sagrado Corazón Ikastetxeko eta Eleizalde Ikastolako ikasleak batuko dira egun honi loturiko adierazpenak zabaltzeko (12:00etan). Arratsaldean herriko mugimendu feministak deituriko mobilizazioak izango dira eta Udalak bat egin du ekimenokin.

Bestetik, azaroaren 26an, 19:00etatik aurrera, Erroxape Emakumeen Elkartearen egoitzan zine-foruma egingo da. Ordu horretan “Lejos del cielo” filmaren emanaldia egingo da eta, proiekzioa bukatutakoan, solasaldia antolatu da.

23 / 11 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0