Albistea
‘Ortuberen Lagunak’ taldeak Ortube itsasontzia berreskuratzeko egiten ari den lana azalduko du jendaurrean, otsailaren 3an, barikuan, Nestor Basterretxea aretoan, arratsaldeko 19:00etan.
‘Ortuberen Lagunak’ taldea orain dela hilabete batzuk Ortube itsasontzia berreskuratzeko lanean hasi zen, eta orain arte hainbat lan egin ditu eta egingo ditu etorkizunean ere. Horren guztiaren berri herritarrei eman nahi die, eta horretarako agerraldia egingo dute barikuan, otsailaren 3an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan.
Hortaz, ‘Ortuberen Lagunak’ taldeak herritar guztiak gonbidatu ditu agerraldian parte hartzera, Ortube itsasontzia berreskuratzeko martxan duten ekimena ezagutzeko. Taldeak gogoratu duenez, Ortube Euskal Herrian egurrez eraikitako azkenetariko arrantza itsasontzi handienetarikoa da, Euskal Itsas Ondarea, hain zuzen ere.
010 (94 617 91 00)