Albisteak

Albistea

Bermeoko jai liburuan artikuluak idazteko eta argitaratzeko deialdi publikoa egin du Udalak

2017ko Andra Mari eta Santa Eufemiako jai liburuan argitaratuko diren artikuluak edo lanak idazteko eta argitaratzeko deialdi publikoa egin du Bermeoko Udalak, eta lanak aurkezteko epea ekainaren 29ra arte dago zabalik.

“Bermeotar guztiei zuzendutako ekimena da, eta herri mailako sorkuntza, berrikuntza, tradizioa, kultura eta jakituria bultzatzea eta zabaltzea da helburua, sortzaileei euren lanak ezagutarazteko aukera emateaz gain”, azaldu du Aingeru Astuik, Bermeoko Udaleko Kultura zinegotziak.

Oinarriei dagokienez, gaiak, besteak beste, Bermeoren inguruko kondairak, istorioak (benetakoak, zein fikziozkoak), ipuinak… izan daitezkeela azaldu du. Horrez gain, Bermeo edo bermeotarrekin zerikusia duten kultura, hezkuntza edo gainontzeko arloetako sortzaileen lanak izan daitezke beti be iritzi artikuluak ez badira.

“Honako gaiei buruz idatzi daiteke, besteak beste: antropologia, folklorea, hizkuntza, historia, fikzioa, ahozko zein idatzizko literatura, kultura, artea, musika..”, gaineratu du.

Deialdi honetan 16 urtetik gorako bermeotarrek edo Bermeon bizi diren herritarrek parte hartu ahal izango dute.  Lan bakoitzak gehienez 10.000 karaktere izango ditu, hutsuneak barru. Gutxi gora behera 4 orrialde izango dira, testu hutsa bada; argazkiak badaude, orri bat gehiago izango du (5 orri).

Partaide bakoitzak lan bat edo gehienez bi aurkeztu ahal izango ditu. Lanak izenburua izan behar dute eta, testuarekin batera, egilearen datuak azalduko dira. Lanak paperean eta euskarri informatikoan (word formatua) aurkeztuko dira, eta, ilustraziorik edo argazkirik aurkeztekotan, hauek jpg formatuan aurkeztuko dira.

Lanak Kultur etxeko Kultura eta Hezkuntza Sailean edo e-mailez (kultura@bermeo.eus) aurkeztu ahal izango dira. Aurkezteko epea irekita dago eta  ekainaren 29ra bitartekoa izango da. Informazio gehiago www.bermeo.eus web gunean, ekimenak atalean.

 

15 / 05 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0