Albisteak

Albistea

'Pankreas' antzezlana maiatzaren 8an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

Tartean teatroa taldearen eskutik ,‘Pankreas’ antzezlana ikusteko aukera  izango dugu maiatzaren 8an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, gaueko 21:00etan.  Jokin Oregik zuzentzen du Patxo Telleriaren antzezlan hau eta aktoreak Mikel Martinez, Patxo Telleria eta Joseba Apaolaza dira. 

Antzezlan honen pertsonaiak hiru lagun dira. Lehenak pankreas transplante baten premia larria dauka eta bigarrenak suizidatzeko asmoa dauka urte bete barru, herentziazko alzheimerra saihesteko. 

Hirugarrenak proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankrea emateko. Hortik aurrera ezusteko gertaerak bata bestearen ondoren etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta daitekeen guztia, sinestezina bada ere, gertatu egiten da nonoiz. 

Sarrerak 6 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan  edo www.kutxabank.es web gunean. %25eko deskontua dute gazte, adineko, elbarritu eta langabetuek leihatilan erosita.

 

 

 

 

 

04 / 05 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0