Albistea
Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak hurrengo urtean ere nagusiei zuzendutako ‘Gorputza martxan’, ‘Burua martxan’ eta ‘Dementzia fase arinean dutenentzat Psikoestimulazio tailerrak” eskainiko ditu. Horrez gain, mendekotasuna duten pertsonen familiako zaintzaileei zuzendutako laguntza psikologiko taldea, eta aurten, nobedade modura, prestakuntza ikastaroa ere eskainiko ditu. Hauetan guztietan parte hartzea dohainik da.
55 urtetik gorako pertsonei zuzentzen diren ‘Gorputza martxan’ eta ‘Burua martxan’ programen helburua da zahartze aktiboa sustatzea. Lehenengo kasuan, galera kognitiboa ekiditu nahi da; eta bigarrenean, galera fisikoa.
Programa hauetan parte hartu nahi duten pertsonek urtarrilaren 4an Bermeoko Kultur etxean dagoen Nagusien Txokoan egingo den zozketan parte hartu behar dute. Zozketan parte hartzeko, Nagusien Txokoan bertan izena eman behar dute 10:30etik 11:15era. Jarraian, 11:15ean ‘Burua martxan’ parte hartzeko zozketa egingo da, eta 11:45ean ‘Gorputza martxan’ parte hartzeko zozketa.
‘Burua Martxan’ programan 24 pertsonek parte hartu ahal dute bi taldetan banatua. Parte hartzaileek 55 urtetik gorakoak izan behar dira, eta ezin dute buruko gaixotasunik izan. Astean bi saio izango dira, astelehenetan eta eguaztenetan, ordu eta erdikoa bakoitza, Bermeoko Kultur etxean.
‘Gorputza Martxan’ programan 60 pertsonek parte hartu ahal dute lau taldetan banatuta. Parte hartzaileek 55 urtetik gorakoak izan behar dira eta ezin dute gaixotasun fisiko larririk izan.
Astean bi saio dira, ordu batekoak bakoitza, Kultur etxeko ‘Nagusien txokoan’.
Psikoestimulazio tailerra
Bestalde, Dementzia fase arinean dutenentzat psikoestimulazio tailerraren helburua da dementziaren galera prozesua geldotzea eta, horrela, parte hartzaileek dementzia fase arinean izan behar dute.
Honetan parte hartzeko Gizarte Ongizatearen Udal Patronatuaren bulegoan eman behar da izena. 12 pertsonako tailerra izango da eta martitzen eta eguenetan egingo da 11:00etatik 12:30era Erreten Lamerako lokalean. Urtarrilaren 10ean hasiko da. Tailer hau aurten indartu egingo da, izan ere, saio kopuruak gehiago izango dira.
Mendekotasuna
Aurten, berriro, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak mendekotasuna duten pertsonen familiako zaintzaileei zuzendutako laguntza psikologiko taldea eskainiko du. Gainera, aurten, nobedade modura, prestakuntza ikastaroa ere eskainiko da.
Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak azaldu duenez, mendekotasuna duten pertsonen familia zaintzaileek askotan antsietatea, depresioa edo/eta gainkarga sufritzen dute. Laguntza psikologiko taldearen eta prestakuntza ikastaroaren helburuak dira sintoma horiek sufritzen duten familiar zaintzaileetan horiek gutxitzea, eta ez dutenei saihesten laguntzea.
Ikastaro hori dohainik izango da eta urtarrilaren 25ean, eguaztenean, hasiko da. Interesa duten pertsonek Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan eman behar dute izena.
Ikastaroa Gizarte eta Kultura etxean izango da, 17:45ean hasiko da, eta aste birik behin batuko da. Taldean parte hartzeko baldintza mendekotasuna duten pertsonen familia zaintzailea izatea da. Talde hori irekia izango da urte guztian zehar nahi dutenentzat.
010 (94 617 91 00)