Albistea
‘Eutsi gogor, danok batera’ elkarteak San Silvestre lasterketa solidarioaren II. edizioa antolatu du, astelehenean, abenduaren 31n, gaixotasun arraroak dituzten eta beharrizan ezberdinek dituzten umeei laguntzeko.
Bermeoko San Silvestre lasterketa 13:30ean hasiko da Portuko Olatua eskulturaren inguruan eta adin guztietako pertsonek parte hartzeko aukera izango dute, hiru ibilbide egiteko aukera egongo baita: 500 metrokoa (Olatutik Lamerara), 2 kilometrotakoa (Olatua, Lamera, Erremedio kalea, Goiko plaza, Baztarre, San Juan Portale, Zubi Gane eta Lamera) eta 4 kilometrotakoa (2 km.ko zirkuitua bi aldiz).
Hortaz, nagusiek zein umeek lasterketa honetan disfrutatzeko aukera izango dute. Dortsalak hiru euro dira eta abenduaren 30era arte honako tokietan eskura daitezke: Intersport dendan, Aribike dendan eta Orain Bai Fitness Clubean.
Abenduaren 22an, 23an eta 31n dortsala eta dortsala gehi ‘Eutsi Gogor Danok Batera’ kamiseta (7 euro) erosteko aukera egongo da Lameran, 10:30etik aurrera. Horrrez gain, egun horietan haur tiritaren kanpaina abiaraziko da. Horren bidez, haur tiritak batuko dira Lameran. Hortaz, haur tiritak soberan dituztenek edota lagundu nahi dutenek aukera izango dute. Tirita horiek Gurutzetako Ospitaleko Haurren Onkologia Unitatera eramango dira.
Dortsalekin eta’Eutsi Gogor Danok Batera’ kamiseten salmentarekin lortutako dirua ‘Eutsi Gogor Danok Batera’ elkartearentzat, behar ezberdinak dituzten Bermeoko umeentzat eta TEA (Trastorno del espectro autista) guraso taldearentzat izango da.
Bermeoko Udalak herritar guztiak San Silvestre lasterketan parte hartzera animatu ditu; izan ere, “kirola eginez familian, lagunekin edo banakan ondo pasatzeko aukera paregabea eskainiko digu, eta, aldi berean, gaixotasun arraroak eta beharrizan ezberdinak dituzten umeak lagunduko ditugu”.
010 (94 617 91 00)