Albistea
Bermeoko Udaltzaingoak bi adingabe identifikatu ditu udalerrian grafitiak egin dituztelakoan. Gertakariak otsailaren 15eko goizean izan ziren, Almika auzoan. Adingabeek sprayak eta tamaina handiko errotuladoreak zeramatzaten.
Halaber, joan den domekan, otsailaren 23an, pertsona bat identifikatu zuten hiri-altzariak apurtzearen ustezko erantzule gisa, zehazki, zenbait paperontzi hondatzeagatik.
Bi kasuetan, Udaltzaingoak eginbideak ireki ditu, eta epaitegira bidaliko ditu. Bermeoko Udaletik ekintza bandaliko horien identifikazioan herritarren lankidetzak duen garrantzia azpimarratu gura dugu. Izan ere, bi kasu hauetan, herritarren inplikazioa funtsezkoa izan da neurriak hartu ahal izateko, eta argi geratu da herriaren segurtasuna eta udalerriari eustea guztion konpromisoa dela.
Herria zaintzea guztion ardura da; guztion ahaleginarekin bakarrik lortuko da udalerri garbi, seguru eta atsegin bat izatea.