Albistea
Euskal Kostaldeko Museoen Eguna ospatzen da eta, horrela, Bermeoko Aita Guria Baleontziak, Bale Arrantzaren Interpretazio Zentroak, asteburu honetan (ekainak 20 eta 21) bisita gidatuak dohainik eskainiko ditu.
Larunbatean, ekainaren 20an, bi bisita gidatu izango dira Aita Guria baleontzian. Goizeko 11:30ean izango da lehenengoa euskaraz eta 17:00etan bigarrena gazteleraz. Domekan, ekainaren 21ean, ere bi bisita gidatu izango dira, lehenengoa 11:00etan gazteleraz eta bigarrena 12:00etan euskaraz.
Bermeoko Turismo Bulegoak gogoratu duenez, bisita hauetan parte hartzeko aurretiaz erreserba egitea beharrezkoa izango da 94-617 91 21 telefono zenbakira deituta. Interesa duten pertsona guztiei bisita hauetan parte hartzera animatu die Bermeoko Turismo Bulegoak.
010 (94 617 91 00)