Albistea
Txo Sevilla Taldeak Rocio jaialdia ospatuko du zapatuan, uztailaren 7an, Bermeoko Itsasoan Galdutakoen Lameran (Pergolan). 10:30ean karpak jarri eta 12:00etan hasiera emango zaio landetan egingo den meza rocieararekin.
Eguerdiko 13:00etan pregoia izango da eta, ondoren, hamaiketakoa dastatzeko aukera egongo da musikarekin eta dantzekin girotuta. Eguerdiko 13:30ean II. Tortilla lehiaketa egingo da eta 15:00etan senidetasun bazkaria.
Arratsaldeko 17:30ean II. Tortilla lehiaketaren sari banaketa izango da eta, 18:30ean, Txo Sevilla talde antolatzailearen erakustaldia ikusteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Ondoren, txokolatada bat egingo da eta, jaia bukatzeko, musikarekin gozatzeko aukera izango dute pertsona guztiek, Onda Futura eta Azahar taldeen eskutik.
Rocio Jaialdia Txo Sevilla taldeak antolatu du Bermeoko Udalaren laguntzarekin. Aingeru Astuik, Kultura zinegotziak, Txo Sevilla Taldeari eskerrak eman dizkio urtero jai hau Bermeon antolatzeagatik, “herrian dagoen kultur aniztasuna eta dantza zaletasuna agerian uzten duelako eta jai giro ederra sortzen duelako”.
010 (94 617 91 00)