Albistea
Mierda de Bizkaia y sus grupos punks maketeros 77-89 liburua aurkeztuko du idazleak, Andoni Fernandez Azkaraik, barikuan, ekainaren 8an, 19:00etan, Bermeoko Udal Liburutegian. Aurkezpena egin ondoren, liburuari buruzko mahai-ingurua izango da eta bertan egongo dira egilea eta baita sasoi horretako Bermeoko eta Bizkaiko musikariak ere.
Liburu horrek 77 eta 89 urte arteko Bizkaiko punkaren historia ulertzeko balio du eta, horretarako, 60 elkarrizketa inguru biltzen ditu. Elkarrizketa horiek guztiak berriak dira, protagonistek eurek kontatutakoak. Liburuak dituen 400 orri baino gehiagotan euskal musika panoramaren garai berezi baten testigantza jasotzen da: dibertsioa, heroina, kontzertuak, gaztetxeak, desfasea, borrokak…
091, Amonal, Audiencia Nacional, Corrupción, NPI, Nueva Religión, Skakeo, Komando Batikano, Zurrapak, Pleonakis Plekton, Sarraski, Stropicio, Niko MCD, Banko de esperma, Mierda Radioaktiva, Deskonzierto eta beste asko.
Liburu aurkezpena eta solasaldia interesa duten herritarrei irekita egongo dela gogoratu du Bermeoko udal liburutegiak eta, hortaz, herritar guztiak gonbidatu ditu aurkezpenera eta solasaldira.
010 (94 617 91 00)