Albisteak

Albistea

Bermeoko San Migel auzoko jaiek gozatzeko egitarau zabala eskainiko dute asteburuan, irailaren 28tik 30era

 

 

Bermeoko San Migel auzoko jaiak barikuan, irailaren 28an, San Migel eguneko bezperan, hasiko dira, eta, domekara arte, irailaren 30era arte, hainbat ekitaldirekin disfrutatzeko aukera eskainiko dute; besteak beste, mountain-bike lasterketa, Agility txakur erakustaldia, mus txapelketa, bertsolariak eta trikitixa, umeen jokoak eta Unholy Covers taldearen kontzertua.

Horrela, barikuan, irailaren 28an, iluntzeko 20:00etan jaiak txupinazoarekin hasiko dira eta, ondoren, 21:00etan, mus txapelketa izango da. Txosnan ogitartekoak izango dira.

San Migel egunean, irailaren 29an, zapatuan, mountain-bike lasterketa egingo da. Izena ematea 9:00etan izango da eta 9:30ean lasterketa hasiko da.  12:30ean meza izango da eta 13:00etan trikitixak giroa alaituko du. Arratsaldean, 17:00etan meza eta 18:00etan Agility txakur erakustaldi ikusgarria izango da San Migeleko auzoan.

20:30ean bakon frijitua dohainik dastatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek eta 22:30ean Unholy Coversen kontzertuarekin gozatu ahal izango dute. Jaia ez da bukatuko, kontzertuaren ondoren, DJ saioa egongo baita.

Irailaren 30ean, domekan, 12:00etan umeentzako jolasak egongo dira, Axi Ekitaldiak-en eskutik, eta 13:00etan bertsolariak izango dira txosnan. Ondoren, 15:00etan, auzo bazkaria izango da.

San Migeleko jaiak auzoko jai batzordeak antolatzen ditu Bermeoko Udalaren laguntzarekin. Bermeoko Udalak San Migel auzoko bizilagunei jai zoriontsuak opa dizkie eta herritar guztiak gonbidatu ditu jaietan parte-hartzera.

 

25 / 09 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0