Albisteak

Albistea

Neurolagun elkarteak zahartze prozesu ez osasuntsuari buruzko hitzaldia eskainiko du, abenduaren 18an, martitzenean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak eta Neurolagun elkarteak zahartze ez prozesu osasuntsuari buruzko bigarren hitzaldia antolatu dute, ‘Neurolagun popularra: Herriz Herri’ izenburuarekin, abenduaren 18an, martitzenean, 19:00etan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan.

Hitzaldi horretan arlo ezberdinetan adituek hainbat gai jorratuko dituzte. Hitzaldi bakoitzaren ostean galderak egiteko aukera izango dute bertaratutakoek euren zalantzak argitzeko.

Horrela, lehenik eta behin, Begoña Landa Torre neuropsikologoak ekitaldia aurkeztuko du eta, ondoren, Iñigo Gabilondok zahartzaroko gaixotasun neurologiko garrantzitsuenak azalduko ditu. Gabilondo sendagilea da,  neurologian aditua eta Ikerbasque ikerketa irakaslea Biocruces Osasun Ikerketa institutuan.

Bigarren gaia ‘zainketa eta tratamendu klinikoa Euskadin’ izango da eta gai hori Juan Carlos Gómez Esteban sendagileak jorratuko du. Gómez Esteban neurologian aditua eta mugimendu nahasmenen eta parkinsoneko unitateko koordinatzailea da, hain zuzen ere.

Ondoren, Juan Carlos Arangoren, Ikesbasquen eta Biocruces institututan ikerketa irakaslearen,  txanda izango da eta dementzietan errehabilitazio neurologikoari buruz hitz egingo du.

Azkenez ‘zaintzailea zainduz’ gaia landuko da Laiene Olabarrieta neuropsikologoaren eskutik. Olabarrieta ikertzaile postdoktorala da Biocruces Osasun Ikerketa institutuan. Horrez gain, gonbidatutako gaixoen elkarteek eskaintzen dituzten zerbitzuak azalduko dituzte eta bertaratutakoen zalantzak argituko dituzte.

Neurolagun irabazteko asmorik gabeko elkarte bat da. 2017an Euskal Herriko Biomedikuntza ikerketa zentro nagusietako (Biocruces osasun Ikerketa institutuan, Euskal Herriko Unibertsitatean, etab.) jakintza-alor ezberdinetako ikerlari talde batek sortu zuen.

Bere helburuak bi dira: alde batetik, neurozientziako ezagutza eta Euskal Herriko neurozientziako ikerketa lerroak zabaltzea; eta, bestetik, eskualdeko, estatu mailako eta nazioarteko ikerketa taldeen arteko kolaborazioa sustatzea (beti jakintza-alor ezberdinetatik), Euskal Herrian ikerketa kolaboratibo bikaina bultzatzeko eta pazienteen benetako beharrak erantzuten dituzten proiektuak sustatzeko. Bermeoko Udalak hitzaldiak oso interesgarriak izango direla adierazi du eta herritar guztiak gonbidatu ditu. Sarrera dohainik da.

14 / 12 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0