Albistea
Korrika Kulturalaren barne Bermeoko Udalak antolatuta, Dejabú Panpin laborategiak ‘Arrastoak’ nagusientzako antzerkia taularatuko du barikuan, martxoaren 20an, Bermeoko Kafe Antzokian gaueko 21:00etan.
Miren Alkala, Urko Redondo, Iñigo Aranbarri eta Ainara Gurrutxaga dira lan honen antzezleak. Lur da antzezlan honen protagonista, Lurrek ez du sekula bere amari buruz galderarik egin, arrastorik utzi barik alde egin zuen etxetik bera txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio bizitzari, etxean harrapatuta bizi den aitagaz, erantzunak bilatzeko astirik barik.
Orain amaren gorpua hilda agertu da eta galderak hasi dira barriz bor-borrean. Memoriaren zulo ezkutuenetan uste zuen sentimendu eta munstroei egin beharko die aurre Lurrek, nahi eta nahi ez.
Sarrerak 6 euro dira eta jadanik salgai daude Gizarte eta Kultura etxean, Kutxabankeko orotarako kutxazainetan edo www.kutxabank.es web gunean eta ikuskizunaren egunean, martxoaren 20an, leihatilan ordu erdi lehenago aurretiaz agortu ez badira.
010 (94 617 91 00)