Albistea
<u> </u>
Zinemaren alde ilunena gustuko dutenak hitzordu garrantzitsua izango dute uztailaren 15ean, ostiralean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Izan ere, bertan izango baita Gorefest jaialdiaren 16. edizioa, aurten protagonista bereziak ‘panpin beldurgarriak’ izanik.
Mundu guztiko film laburrak izango dira ikusgai Spookypheria Productions elkarteak antolatutako XVI. Gorefest jaialdian. Aurreko edizioetan bezala, terrorearekin, gorearekin, suspensearekin eta umore onarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren pertsona guztiek. Sarrera 3 euro izango da.
Gorefest 2016 uztailaren 15ean, barikuan, iluntzeko 20:30ean hasiko da Nestor Basterretxea aretoan, munduko hainbat tokitako bederatzi laburmetraien emanaldiarekin.
Ondoren, luzemetraien emanaldi bikoitza ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek eta film hauek zeintzuk diren ez da jakingo azken momentura arte.
Spookypheria Productions elkarteak azaldu duenez, animazio aktoreek ere parte hartuko dute Bermeoko kaleetan arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bermeon panpin gaiztoekin giro ikaragarria sortuz.
Spookypheria Productions elkarteak zine mota hau gustuko dutenei eta zinemazale guztiei Gorefest jaialdian parte hartzera gonbidatu die.
010 (94 617 91 00)