Albisteak

Albistea

Bermeoko sarrera, errotondatik antzinako gasolindegira doan bidea, oinezkoentzat egokitu da

 

Mundakatik etorrita Bermeoko sarrera, errotondatik antzinako gasolindegira doan bidea, hain zuzen ere, oinezkoentzat egokitu da. “Nahiz eta nahiko denbora itxaron behar izan da, azkenean bide hori oinezkoentzat egokitzea lortu dugu, eta orain herritarrek bertatik paseatzeko aukera dugu”, adierazi du Amaia Elorzak, Bermeoko Lurgintzako zinegotziak. 

Ildo honetan, Elorzak azaldu duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) egindako saihesbidearen proiektuan, Bermeorekin izango zituen loturak ez zituen aurreikusten. “Bermeoko Udalaren aldarrikapena izan da aipatutako bidea Bermeorekin lotzea, eta negoziatu ondoren, lortu dugu bidea oinezkoentzat  egokitzea”, adierazi du.   

Errotondetan mantentze lanak egiteko eskaera 

Bestalde, Bermeoko Udalak BFAri Bermeoko sarreratako (Mundakatik eta Sollubetik) errotondetan mantentze lanak egiteko eskatu dio, euren egoera “ez delako batere egokia eta mantentze lanen falta ikusten delako”, adierazi du  Benito Ibarrolazak, Zerbitzuetako zinegotziak. 

Ildo honetan, adierazi duenez, “euria denean ura gelditzen da biribilguneetan, batez ere Sollubekoan”. “Horrez gain, bi errotonden  berdeguneen egoera ez da batere aproposa, landareak falta zaizkie, eta euren garbitasuna ez da behar den modukoa”, gaineratu du. 

Biribilgune horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren ardurapean daudenez, “behar diren moduko mantentze lanak egiteko” eskatu dio Bermeoko Udalak BFAri.

 

 

08 / 11 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0