Albisteak

Albistea

Bermeoko San Andres auzoko jaiek gozatzeko egitarau zabala eskainiko dute azaroaren 30etik abenduaren 2ra

 

 

Bermeoko San Andres auzoko jaiak barikuan, azaroaren 30ean, San Andres egunean, hasiko dira, eta, domekara arte, abenduaren 2ra arte, hainbat ekitaldirekin disfrutatzeko aukera eskainiko dute; besteak beste, mendi martxa, txakurren erakustaldia, mus txapelketa, herri kirolak, magoak eta umeen jokoak eta erromeria Lehian taldearekin.

Horrela, barikuan, azaroaren 30ean, meza egongo da Almikako elizan eta 11:00etan jaiak txupinazoarekin hasiko dira. Arratsaldean,  20:00etan, mus txapelketa izango da.

Abenduaren 1ean, zapatuan, San Andres auzoak Euskaraldiarekin bat egingo du. 12:00etan, AXI ekitaldiak taldeak antolatuta, umeentzako jokoak izango dira, eta 13:00etan, herri kirolekin gozatzeko aukera egongo da. 15:00etan herri bazkaria izango da eta postre txapelketa ere ospatuko da. Arratsaldean ume zein nagusiek Txoborro magoaren magiarekin ondo pasatzeko aukera izango dute eta 21:00etan erromerian giro ederra izango da Lehian taldearekin.

Abenduaren 2an, domekan, mendi martxarekin hasiko da eguna. Irteera goizeko 9:00etan izango da San Andreseko aparkalekuetan. 12:00etan umeen txanda izango da; izan ere, Axi Ekitaldiak antolatuta, umeentzako jolasak izango dira. 13:00etan ‘Txiki-Eder’ txakur gunearen eskutik, txakurren erakusketa ikusgarria izango da San Andres auzoan. 16:00etatik aurrera tortilla txapelketa izango da. Egun guztian zehar, musikarekin girotuta, pintxoak dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

San Andreseko jaiak auzoko jai batzordeak antolatzen ditu Bermeoko Udalaren laguntzarekin. Bermeoko Udalak San Andres auzoko bizilagunei jai zoriontsuak opa dizkie eta herritar guztiak gonbidatu ditu jaietan parte-hartzera.

 

28 / 11 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0