Albisteak

Albistea

Bermeoko San Martin auzoan Babes Ofizialeko 14 etxe salgai jarriko dira astelehenean

-2 logelako etxe bat eta 3 logaleko 13 etxe dira salgai jarriko direnak, 142.565,17 €tik 152.283,22 €tara (%10eko BEZa barne) bitartean

-Izen emateko azken eguna azaroaren 30a izango da

Bermeon, 2022ko urriaren 28an.- San Martin auzoko Babes Ofizialeko 14 etxe salgai jarriko dira astelehenetik (urriak 31) aurrera. 2 logelako etxe bat eta 3 logaleko 13 etxe dira salgai jarriko direnak, 142.565,17 €tik 152.283,22 €tara (%10eko BEZa barne) bitartean. Hauetakoren bat erosteko interesa izan dezakeenak Berualan izena eman beharko du azaroaren 30 baino lehen. Gainera, planoen gaineko informazioa, argazkiak eta datu zehatzagoak www.bermeo.eus webgunean edota Berualan bertan aurkitu ahal izango ditu interesdunak.

14 etxe hauetakoren bat erosteko Etxebiden izena eman beharko da derrigorrez. Norbaitek izena bertan emanda izango ez balu eta laguntza beharko balu, Berualatik kudeatu ahal izango da eskaria. Babes ofizialeko etxebizitzak izanik, zenbait baldintza bete beharko dituzte interesatuek. Alde batetik, behar beharrezkoa izango da beste etxe baten jabea ez izatea. Bestetik, diru sarrerei dagokienez, gutxienez urteko 12.000 euroko sarrerak izan beharko ditu eta, gehienez, 39.000 eurokoak. Diru kantitate hauek gordinak dira.

Etxeek tamaina ezberdinak izango dituzte. Bi eta hiru logeladun etxebizitzak dira salgai daudenak;  txikienak 70 metro koadro izango ditu eta handienak, berriz, 90 metro koadro inguru. Guztiak aparkaleku eta trastelekuarekin datoz. Informazio zehatzagoa nahi duenak jarri dadila harremanetan 94-617 91 73 telefonoan,  beruala@bermeo.eus helbide elektronikoan edota gerturatu dadila Berualara (Andra Mari kalea 22).

28 / 10 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0