Albisteak

Albistea

778 herritarrek parte hartu dute Bermeoko XIII. Herri Lasterketan, emakumeen parte hartze garrantzitsuarekin

Atzo, urtarrilaren 29an, Bermeoko XIII. Herri Lasterketa izan zen Bermeon, eta antolatzaileek – Taraska Gazte Zahar Atletismo taldeak eta Bermeoko Udal Kirol Patronatuak- balorazio “oso positiboa” egin dute.  Izan ere, 778 pertsonek parte hartu zuten, eta emakumeen parte hartzea garrantzitsua izan zen.  

“Gainera, eguraldi onak lagunduta, giro paregabea izan dugu herrian, eta korrikalariek kirolarekin gozatzeko aukera ederra izan dute Bermeoko kaleetatik. Aurten pertsona askok bai kalean, bai balkoietatik korrikalariak animatu dituzte, eta hori pozgarria izan da kirolarientzat”, azpimarratu dute.

Parte hartzaileetatik, 546 gazte, ume eta txikiak izan dira eta 232 nagusiak. Nagusien kasuan 87 emakumek parte hartu dute herri lasterketan, iaz baino %20 gehiago. 

Bestalde, parte hartzaile gehienak bermeotarrak izan dira, baina inguruko herrietakoak ere parte hartu dute, Mundaka, Busturia, Gernika, Lekeitio, Bilbo, Natxitua eta Zeberiokoek, besteak beste.   

Aurten herri lasterketan 1.010 euro batu dira, eta diru hori Nere Izarra Rett Elkartearentzat izango da, eta rett sindromearen ikerketara bideratuko da.

.

30 / 01 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0