Albisteak

Albistea

Berualak Alde Zaharreko herritarren diru-laguntzak ordaintzeko 208.000 euroko kreditua kontratatzea onartu du

Bermeoko Urigintz Barriztatze Alkartearen, Berualaren, Batzar Nagusiak 208.000 euroko kreditu-lerroa kontratatzea onartu du, joan den legealdian Alde Zaharreko herritarrei birgaitze lanak egiteagatik onartutako diru-laguntzak ordaintzeko. Berualak azaldu duenez, “bere asmoa izan da joan den legealdian onartutako diru-laguntza denak ordaintzea, baina indarrean dagoen legediak ez gaitu baimendu kopuru handiagoko kreditu bat kontratatzera”. 

Hortaz, adierazi dunez, momentu honetan Berualak zor dituen diru-laguntzak “antzinatasun-data kontuan hartuta ordainduko dira”. Gaineratu duenez, “legealdi honetan Berualaren helburua izan da ordaintzea joan den legealdian Alde Zaharreko herritarrei onartutako diru-laguntza guzti hauek eta ordaindu gabe zeudenak”. 

Horrela, adierazi duenez, “2012an zati bat ordaindu genuen, ondoren 2013an Bermeoko Udalak Berualaren galerei aurre egiteko eskatutako maileguan barne sartu nahi izan zuen herritarrei ordaintzeko helburuarekin baina Foru Aldundiaren dekretuak ez zuen hori ahalbideratzen, eta orain legediak baimentzen digun kreditu hau kontratatuko dugu”. “Orain 208.000 euroko kreditua kontratatzeko aukera izan dugu eta horrela egin dugu”, gaineratu du.

Berualaren helburua da “Alde Zaharreko herritarrei birgaitze lanak egiteagatik onartutako diru-laguntza guztiak lehenbailehen ordaintzea”.

 

 

21 / 05 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0