Albistea
Bermeoko Udalaren Musika Eskolaren matrikulazio epea irekita dago ekainaren 7ra arte. Horrela, lau urtetik aurrera, lehen zikloan matrikulatzeko aukera dago eta ikaslea, “musikarekin kontaktu bizian, kantua ardatz hartuta, musikara hurbilduko da”. Horrez gain, sei urteko ikasleek instrumentu tailerra izango dute.
Bigarren zikloan, haur, gazte zein helduk, musika ikasi ahal izango dute Bermeoko Udalaren Musika Eskolan. Gainera, bakarka edota taldean musika ikasteko aukera zabalik dago.
Bermeoko Udalaren Musika Eskolak azaldu duenez, honako instrumentuen ikasketak eskaintzen ditu: klarinetea, tronpeta, saxofoia, txistua, txirula, flauta, pianoa, biolontxeloa, biolina, gitarra, trikitixa, pandero, bateria, gitarra elektrikoa eta baxu elektrikoa.
Taldeei dagokienez honako taldeetan parte hartzeko aukera dago: soka taldea, haize taldea, trikitixa-panderoa, txistu taldea, flauta taldea, gitarra taldea, koroa eta hizkuntza musikala.
Hortaz, Bermeoko Musika Eskolak musika ikasi nahi duten guztiei izena ematera animatu die eta “musika sentitu, bizi eta gozatzera”.
010 (94 617 91 00)