Albistea
Saihesbideko lanen arduradunek Udalari jakinarazi diotenez, Askatasun Bidean eta Artike Bidean ezin izango da aparkatu abenduaren 11ra arte. Nahiz eta hasiera batean abenduaren 5ean aparkatzeko debekua bukatzea aurreikusten zuten, luzatu egingo da garraio bereziak pasa ahal izateko.
Horrez gain, berriro ere Artike Bidea, zubi parean, Irastorzako lantegitik aurrera, trafikora moztuko da abenduaren 3, 4 eta 5ean (eguaztena, eguena eta barikua) , goizeko 7:00etatik eta lanak bukatu arte.
010 (94 617 91 00)