Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak herritarrei gestioaren berri emateko agerraldia egingo du eguenean, uztailaren 7an

 

Bermeoko Udalak herritarrei gestioaren berri emateko agerraldia egingo du hurrengo eguenean, uztailaren 7an, Nestor Basterretxea Aretoan arratsaldeko 19:30ean. 

Bertan, Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, eta Benito Ibarrolazak, alkateordeak, parte hartuko dute, besteak beste, eta  Udal Gobernuaren gestioaren berri emango dute, martxan jarritako proiektuak azalduko dituzte eta etorkizunean eginbeharrekoak ere zehaztuko dituzte.

Aipatutako gaiak azaldu ostean, herritarrek euren iritziak, galderak eta kezkak adierazteko aukera izango dute, eta udal gobernuko kideak erantzuna emoten saiatuko dira. Hitzaldiaren helburua da herritarrek Bermeoko Udalaren egoerari eta gestioari buruzko informazino zuzena, gardena eta lehen eskukoa izatea.

Bermeoko Udalak bermeotar guztiak gonbidatu ditu agerraldian parte hartzera, “Bermeo, gure herria, danon artean eraikitzeko”.

 

 

 

01 / 07 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0