Albisteak

Albistea

Busturialdeko Gazteria zerbitzuek lan bilaketa prozesurako pilula formatiboak eskainiko dituzte azaroan zehar

 

Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako udaletako gazteria zerbitzuek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, bost pilula edo pildora formatibo garatuko dituzte langabezian edo lan bilaketa prozesuan murgiltzear dauden Busturialdeko gazteei zuzenduta, “Lana bilatzea, Lana da” programaren barruan. 

Azaroan zehar, “Lana bilatzea, Lana da” programaren barruan, bost pilula formatibo edo formakuntza saio txiki garatuko dira Bermeon eta Gernika-Lumon, lan bilaketa prozesuan murgilduta edo murgiltzear dauden Busturialdeko gazte langabeei zuzenduta. Formakuntza saio txiki hauek lana eta ekintzailetasuna sustatuko dute eduki eta jarduera ezberdinak landuz, bost tailer ezberdinen bidez gazteak beharrezko gaitasunetan trebatuz.

Formakuntza hauen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Lara Nanclares Goenaga pedagogoa izango da tailer guztiak bideratuko dituena.

Tailer hauen helburuak, besteak beste, gazteen enpleagarritasuna hobetzea, lana bilatzeko jarrerak sustatzea, lan bilaketarako tresna eta baliabide ezberdinak ezagutzea eta bereganatzea eta hauetan trebatzea dira. Horretarako, talde-lana, sormena, jarrera proaktiboa, lidergoa eta ekintzailetasuna garatzen duten jarduera ezberdinak garatuko dira.

Helburu horiek lortzeko eduki hauek landuko dira: 

  1. SAIOA: LAN MUNDUA / LAN MERKATUA

(Azaroaren 14an, Gernikan)

  • Autoezagutza – introspekzioa
  • Lan merkatuaren tendentzia: DAFO
  • Enpresak aztertzen: zer bilatzen dute?
  • Langabeziak sortzen dituen beldurrak / gatazkak. Testuinguruaren eragina
  • Lana bilatzeko proiektua / plana. Aktibazioa

 SAIOA: LANA BILATZEKO GAITASUNAK: (MOTIBAZIOA/AKTIBAZIOA)

(Azaroaren 16an, Gernikan)

  • Jarrera aktiboa
  • Motibazioa
  • Sormena
  • Lidergoa
  • Ekintzailetasuna
  • Komunikazioa
  • Gatazken ebazpena
  • Etengabeko hobekuntza

 

  1. SAIOA: LANA BILATZEKO TEKNIKAK ETA BALIABIDEAK

(Azaroaren 21ean, Bermeon)

  • Norbere hautagaitza (autocandidaturas)
  • Sare sozialak lana bilatzeko (LinkedIn)
  • Beste baliabide batzuk: Infojobs, Lanbide, SEPE, ETT, lan azokak, garapen agentziak… 
  1. SAIOA: CURRICULUMA SORTZEKO GAKOAK

(Azaroaren 28an, Bermeon)

  • Curriculumaren mitoak
  • Curriculumaren gakoak: antolaketa, edukiak…
  • Ekidin beharreko puntuak
  • Curriculum motak
  • Aurkezpen gutuna
  • Jarduera praktikoa: curriculuma sortzen

 

  1. SAIOA: HAUTAKETA PROZESUA NOLA GAINDITU

(Azaroaren 30ean, Gernikan)

  • Elkarrizketa
    • Telefono deia
    • Elkarrizketa motak
    • Nola prestatu elkarrizketa?
    • Faseak
    • Gomendioak
    • Entrenamendua role-playing bidez
  • Proba profesionalak eta talde dinamikak
    • Motak
    • Gomendioak
    • Adibideak

 

Formazio tailer guztiak dohainezkoak dira baina ezinbestekoa da izena ematea aurretik. Izen-emate epea zabalik dago jadanik www.gaztedibusturialdea.eus web-orrialdearen bidez. Plaza kopurua mugatua da, 15 leku daude tailer bakoitzerako. Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Lehentasuna izango dute ‘Gaztedi Busturialdea’ programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazte langabeek.

30 / 10 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0