Albisteak

Albistea

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekintza izango dira Bermeon

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna da eta egun horren inguruan hainbat ekintza antolatu dituzte Bermeoko Emakumeen taldeek, Bermeoko Udalaren laguntzarekin. 

Horrela, martxoaren 4an, barikuan, Lakrikun antzerki taldearen eskutik, ‘Non gaude?’ antzezlana izango da ikusgai gaueko 22:00etan Nestor Basterretxea aretoan. Alaitz Olaizola, Gurutze Eizmendi eta Idoia Uranga aktoreak protagonista dituen lan hau AJE trilogiaren hirugarren zatia da. Aurrekoak ‘Greban gaude’ eta ‘Prest gaude’ izan ziren. 

Sarrerak 3 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Kultur etxean. Ekimen honen antolatzailea Sareginek, Bermioko Feministen Sarie da, Bermeoko Udalaren laguntzarekin. 

Martxoaren 8an, martitzenean, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Erroxape Emakumeen Elkarteak eguerdiko 12:00etan meza antolatu du Santa Eufemia elizan eta arratsaldean, 19:00etan, txokolatadea egingo du bere lokalean. Azken honetan parte hartzeko izena eman behar da aurretiaz. Bestalde,  Sareginek antolatuta, arratsaldeko 20:00etan kontzentrazioa egingo da Lamerako harrizko bankuaren aurrean. 

Gainera, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8an, Bermeoko Arrantzaleen museora sarrera dohain izango da. 

Baina ekimenak ez dira bukatuko, martxoaren 11n, barikuan, Erroxape Emakume Elkarteak antolatuta ipuin laburren lehiaketako sari banaketa, Erroxape koruaren ekitaldia eta Leticia Urretabizkaia eskutik andrazko nekazaritza eremuari buruzko hitzaldia izango dira. 

Horrez gain, martxoaren 12an, zapatuan, Erroxape Emakume Elkartearen bazkaria eta Maribel Salas aktorearen ekitaldia izango dira eguerdiko 15:00etatik aurrera Bermeoko Kafe Antzokian. Parte hartzeko izena eman behar da aurretiaz elkarteko lokalean. 

Ildo berean, martxoaren 4tik 13ra, Erroxape Emakume Elkartearen erakusketa egongo da ikusgai Nestor Basterretxea aretoan 19:00etatik 21:00etara. Bertan, besteak beste, patchwork, eskulanak, gakorratza, ehoziri lanak eta jostea ikusteko aukera egongo da.   

Bermeoko Udalak ekimen hauetan parte hartzera animatu die herritarrei Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Horrez gain, azkeneko Osoko Bilkurak Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko adierazpen instituzionala onartu zuen. 

03 / 03 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0